22/3/12

KULTURGUNEAren laugarren bilkurara joateko gonbitea egiten dizu.


Talde irekia da, kultura eta gizarte kolektiboen ordezkariez eta udal politikoez eta teknikoez osaturikoa. Honakoak dira taldearen funtzio nagusiak: ikerketa prozesuaren ikuskatzea eta zuzentzea, ikuspuntu desberdinak plazaratzea eta eztabaidatzea, proposamenak negoziatzea. Egitura iraunkorra da eta hilero elkartuko da.
Bada, bigarren bilkura honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen partaidetza, iritziak eta ekarpenak funtsezkoak direlako prozesu hau aurrera eraman ahal izateko.

NOIZ: martxoaren 26a, astelehena 19:00etan.
NON: Kultur Etxeko Erakusketa aretoan.
EGUNERAKO PROPOSATURIKO GAIAK
    • Diru-laguntzen oinarriak prestatzeko lehenengo ideiak
    • Kultur etxeko aretoak erabiltzeko arauak. Proposamenak.
    • Jaiak. Jaiei buruzko lehenengo eztabaida.
    • Kulturaren diagnosia zertan den.
    • Beste batzuk - komunikazioak

No hay comentarios:

Publicar un comentario