30/1/12

AGOIZKO KULTUR BIZITZARAKO LEHEN URBILKETA

2012 URTARRILA

Ikuspegi instituzionaletik eginiko hasierako hurbilpena eta prozesu parte-ahrtzailean sorturiko lehenengo zalantzak”

Dokumentu hau Agoizko kultur bizitzarako lehen hurbilketa da. Taldeak eginiko lehen hurbilketa honek non gauden, kulturaren inguruan mugitzen zaretenok nor zareten, jakiten laguntzeaz gainera, prozesu honen helburu nagusien gaineko ideiak ordenatzeko lehen aitzakia ere badugu: Agoizko kultur bizitza nolakoa den (Diagnostikoa) eta kogestiorako parte-hartzezko egitura nola abiatzen dugun.

Agian irakurtzen duzuena ezaguna suertatuko zaizue, baina lagundu behar digu falta denaz hausnartzen eta zuek testuan dagoena baloratzen.

Egitura oso erraza da, lehenik Agoitzera datuetatik eta erakundeen ikuskeretatik (biztanleria, plangintzak…) hurbildu gara. Balorazio txiki bat egin dugu: horrek kulturan nola eragiten duen, ea zuek zer deritzozuen.

Ondoren, Agoizko kulturari buruzko gaiak, bileretan agertuz joan direnak, planteatu ditugu. Ikusiko duzuenez, parte hartzeko prozesua egin ala ez erabakitzen ari ginela argudio gisa agertzen ziren gai puntualak dira. Diagnostikorako eta parte-hartzezko egiturari forma (eta izena) emateko abiapuntutzat balio behar digute Puntu honetan, Agoitzen kultur gaietan lan egiten duten erakunde eta taldeen zerrenda dago. Horrela errazagoa da nor garen jakin eta zer egiten den ikustea. Hortik aurrera egiteko zer dugun eta hasierako proiektua hobetzeko hilabete eta erdi honetan egin dituzuen proposamenak gogorarazi ditugu.

Bosgarren puntua prozesuaren helburu zehatzak dira, sarrera honen lehen paragrafoan aipatuta eta orain, guztiok argiago izan ditzagun, era eskematikoan.

Azkenik, dokumentua lehen tailerrean aurkeztu genizkizuen hiru helburuok ixten dute: prozesu hau egiteko motibazioa, prozesuaren funtsezko helburuak eta azalpen metodologiko labur bat. Interes handiagoa duzuenontzat, garrantzitsutzat jo dugun informazioren bat zabaldu dugu eranskinetan.

LEHENENGO_TXOSTENA.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario